KONPETENTZIETAN HEZTEN

Zergaitik gaitasunen araberako hezkuntza:
Ze onura ditu gaitasunen arabera hezitzeak?

01

Gure ikasleen garapen pertsonala errezten du

 

Ezagupenetan oinarritutako ohiko irakaskuntza gaindituz, konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzak, ikasleengan gaitasun batzuen garapena lortzea du helburu. Gaitasun hauek, ikaslearen erronka pertsonal edota profesionalak lortzeko eta azken baten bere zoriontasuna bideratzeko, baliagarriak izango dira.

02

Ikasitakoa aplikatzeko gai izatea du helburu
 

Konpetentziek "ezagutza" soila baino, "egiten jakitea" dute helburutzat, hau da, norberen ezagutzak testuinguru eta egoera desberdinetara aplikatzeko gai izatea eta bizitzan suertatzen diran erronkei aurre egiten jakitea. Zentzu honetan, edukiak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina ez dira helburua, medioa baizik.

03

Konpetentziak edozein garaitarako baliagarri dira

 

Aldaketen bizkortasuna kontutan izanez, ezinezkoa da etorkizuneko lanbideak eta gizartea zernolakoak izango diran jakitea eta beraz beharrezko izango diran ezagutzak zehaztea. Baina edozein dala egoera ere, gaur egun lantzen doguzan konpetentziak baliagarri izaten jarraituko dute: komunikatzeko gaitasuna, arazoak ebazteko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, autonomia, ...

04

Konpetentzien enfoke honek, aldaketa metodologiko bat dakar

 

Konpetentzien garapenak, ikaslearen ikasketa aktibo eta esanguratsuago baten aldeko aldaketa metodologiko batzuk eskatzen ditu. Besteak beste:  proiektuka lan egitea, taldeka ikastea, ikasleak dakiena aplikatuz eta ezagutza desberdinak konektatuz arazoak ebaztea... hezkuntza metodologien hobekuntza bultzatuz.  Horrela da, Lauaxeta Ikastolan.

1/7
Lauaxeta Ikastolaren beste webguneak:

Lauaxeta Ikastola

iPad-a hezkuntzan