KONPETENTZIETAN HEZTEN

5. Gizarterako konpetentzia

 

Nork bere burua, norberaren taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea da, gizarte- zientzien jakintzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz; zientzia horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiltzea, autonomiaz eta herritarrei dagokien  arduraz jarduteko bizitzaren ohiko egoeretan, gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa lortzeko bidea urratzearren.

 

 

Osagaiak:

DBH eta Batxilergorako, honako osagai hauek ditu konpetentzia sozial eta zibikoak:

 

1- Gizarte talde ezberdinen konfigurazio historiko eta kulturala ezagutzen ditu gaur eguna eta etorkizuna interpretatu ahal izateko.

2.- Gaur eguneko gizartearen giza eta gizarte mailako ezaugarriak ezagutzen ditu hauek baldintzatzen dituzten giza ekintzak hobetzeko helburuarekin.

3- Inguruko giza ekintzatan inplikatzen da giza eskubideak errespetatuz eta errespetuzko giza mailako justiziazko baloreak jarraituz.

 

Lehen Hezkuntza 1go eta 3.ziklokoen kasuan, konpetentzi hau honela osotuta egongo litzateke:

 

1.- Gizarte taldeen oinarrizko historia, erlijioa eta kultura ezagutzen ditu oraina eta etorkizuna interpretatzeko.

2.- Gaur egungo ezaugarri geografikoak eta sozialak ezagutzen ditu, giza ekintzak hobetzeko.

3.- Inguruko giza ekintzetan inplikatzen da, giza eskubideak errespetatuz eta giza baloreak kontuan hartuz.

 

Eta Lehen Hezkuntza 2.zikloko ikasleentzat, ondoren zehazten den moduan:

 

1.- Gizarteko oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ditu errealitatea hobeto ulertzeko.

2.- Gizarte egoerak identifikatzen, planteatzen eta ebazten ditu, ikerketa txikiak gauzatuz.

3.- Inguruko giza ekintzetan inplikatzen da, giza eskubideak errespetatuz eta giza balioak kontuan hartuz.

 

Bueltatu konpetentzia diziplinarren zerrendara

 

 

 

 

© 2015 Lauaxeta Ikastola, S. Coop.

  • Facebook Round
  • Twitter Round
  • YouTube Round
  • Pinterest - Black Circle
  • Vimeo - Black Circle