KONPETENTZIETAN HEZTEN

2. Matematikarako konpetentzia

 

Jakintza matematikoa erabiltzea bizitzako beharrizanei dagozkien arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko, arloaren berezko pentsamendu- eta irudikapen moduak eta tresnak erabilita.

 

 

 

Osagaiak:

DBH eta Batxilergoaren kasuan, honako osagai hauek ditu matematikarako konpetentziak:

 

1.- Informazioa ulertu eta lantzeko, espazio eta formaren inguruko jakintzak ezagutu eta erabiltzen ditu .

2.- Kalkuluak eta estimazioak egiteko, aldaketa eta erlazioen inguruko jakintzak ezagutu eta erabiltzen ditu.

3.- Kalkuluak eta estimazioak egiteko, kantitateen inguruko jakintzak ezagutu eta erabiltzen ditu.

4.- Problema ezberdinak planteatu eta ebazten ditu, horretarako beharrezkoak diren estrategiak ezberdinak erabiliz eta prozesua azalduz.

 

Lehen Hezkuntzan, ondoko osagaiak ditu:

 

1.- Zenbaki, kalkulu eta estimazio ezagutzak erabiltzen ditu.

2.- Oinarrizko geometria eta espazioa ulertzen eta erabiltzen ditu.

3.- Hainbat problema proposatzen eta ebazten ditu, ebazpenean estrategiak eta prozedurak erabiliz.

4.- Oinarrizko neurri sistema ezagutzen du,  kalkuluak eginez, eta eguneroko egoerak interpretatuz.

5.- Informazioa tratatzeko taulak eta adierazpen grafikoak erabiltzen eta interpretatzen ditu, probabilitatezko fenomenoei lehenengo hurbilketa eginez.

 

 

Bueltatu konpetentzia diziplinarren zerrendara

 

 

 

 

© 2015 Lauaxeta Ikastola, S. Coop.

  • Facebook Round
  • Twitter Round
  • YouTube Round
  • Pinterest - Black Circle
  • Vimeo - Black Circle